XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAITZAR + AMITZAL = HAURGI

Itzal ilun barnetik, boz galdu hori marmarka ari
Haren baretasun tristia nahas eta nahasiz...
Nere arimaren barnean, ozena dantzut, oiharzun ezti,
Haizea heiagoraka ta bihotzak urduri.

Hosto gorrien firfir isilak iratzartzen nauenean,
Haiza itzalaren izortzaile bilakatzen denean,
Argiak jalgitzen dira, pago gorriak dirdiran dira.

Nere leihotik itzala, nigar xotinka, ikusten dutenean
Zilbor hesterik gabeko haurra erditzen ari denean,
Haizar mutiririk ez da ja nabari, eginbidea bete ondoan,
Itzala emari dago ta fite izanen ama.

Hosto gorriak jauzika ari dira, pozik irriz daudelako,
Odol gaistoaren hotzikaren daldarak joan zaizkielako,
Haurgi berria sortu da eta, kolorea piztu da eta...